Egoitz Maya, Urretxun jaioa, Zumaian bizi, 33 urte Musika mota desberdinen hainbat taldeetako partaide izandakoa jada duela 17 urte hasitako musika munduaren bidaian. Orain dela urte ta erdi inguru proiektu berri bati hasiera eman dio Urretxuko Jokin Calvo (kajoia) eta Arantzazu Calvorekin (biolina) batera, Zumarragako Jon Goenaga (pianoa) eta Jasone Camararekin ( soinua eta biolontxeloa) eta Argentinako Mar de Platakoa den Juan Carlos Sassoren (kitarra) laguntzarekin.
Duela 6 hilabete David Ruiz kontrabaxua eta Oriol Flores bateri jolea gehitu zaizkio proiektuari, kantuei eta taldeari freskotasuna eta sendotasuna emanez. Kantu hauetan bere bizitzako kantuz osaturiko sentimenen bibliografia hasi zuen. Proiektu honen helburutako bat disko bat grabatzea da eta bertan, hainbat urteetan idatziriko olerki eta idatzi dezberdinen bilduma aurkitzen dira. Idatzi hauetan bere bizitzako esperientzien bilduma aurkitu dezakegu, Euskal Herriarekiko sentimentalki duen lotura ere adierazten du, gizarteari kritikak eta bere ingurukoei eskainiriko kantu melankoliko, bertso alaiez eta maitasunez eginiko bere bakarkako lehen proiektuan. Bidai berri bat hasi du, helburua, ametsak egi bihurtzea.